We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.
supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €7 EUR  or more

     

  • Record/Vinyl + Digital Album

    Includes unlimited streaming of III via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €20 EUR or more 

     

  • Compact Disc (CD) + Digital Album

    Includes unlimited streaming of III via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    ships out within 7 days

      €12 EUR or more 

     

1.
Gure datuak eta bizitza Enpresei eman dizkiegu Eta pantailan egiten ditugun Keinuak gordetzen ditu makinak Gailuei eman diegu memoria gordetzeko ahala Ta gure memoria galtzen ari da Gailuei eman, eman diegu Gure bizitza, gure bizitza Ta gure bizitza gailuena da orain Gure segapotoak poliziak dira Gure nagusiak app-ak dira Debalde egiten dugu lan googlerentzat Debalde lan twitter, facebookentzat Beraz ez ahantz produktua ordaintzen ez baduzu Zeu zara produktu Gure datuak eta bizitza enpresei eman dizkiegu Gailuei eman eman diegu gure bizitza, gure bizitza Plataformak dira arte mezenas berriak Obrak finantzatzen dituzten jauntxoak dira orain artista berriak Ta geu gara orain modako produktu Guapo agertuko gara merchandising bihurtuta Gure aurpegiarekin kamixeta Dauka orain amazoneko nagusiak
2.
Ez dut nahi etorkizuneko nostalgia Zuk duzu erlojua, baina nik denbora Dadoak bota ta bota zabiltza etorkizuna hobea balitz Zure gurasoen guraso bilakatzen zara guraso Atzera begira bidaiatzen duzu malenkonia lagun Ta etorkizuneko nostalgiak zugan egin du pum Oroitzapenak oraina dira Argazkiak oraina dira Oroitzapenak oraina dira Hemerotekak oraina dira Erabat iragan gabeko oraina ote da oraina Etorkizunean gertatzekoa ezin da agertu dadoetan Ez dut nahi etorkizuneko nostalgia Gure baitan iragana eta etorkizuna eraman arren Ez dugu gaurko eguna bertzerik Orainaren porrota bertzerik
3.
Nagusi bat behar dut bizi ahal izateko Ez naiz kapaz bera gabe gauzak egiteko Nagusi bat behar dut bizi ahal izateko Ez naiz kapaz bera gabe argi pentsatzeko Gizaki menperatua Dependentziak jota Aske bizkitzeko kapaz Ez den animalia Gizakiaren sistema Guztiz menpekoa Preso bizitzeko kapaz den animalia Nagusia hautatzeak ez digu esklabutasun pizarrik kentzen sistema beti da nagusiaren ahotsa Aberatsek diote pobreak gorroto dituztela Munduan zehar milioika izanda beraien kontra Matxinatzen ez direlako Eta ez zaie arrazoirik falta Nagusi bat behar dut bizi ahal izateko
4.
Oro 04:33
Oro zifra Oro datu Algoritmo Zein olatu Oro banku Oro tratu Dibidendo Zein inpaktu Egiaren hegi guztiak, Baina Ezin dira Kalkulatu Ezin dira Kaiolatu Arrakasta Arren kasta Urrun heldu arrastaka Hurre denari nazka Putre saldoentzat bazka Egiaren hegi guztiak, Baina Ezin dira Kalkulatu Ezin dira Kaiolatu Denbora ostu Kaleak hustu Badaukanak, puztu Ez daukanak, juxtu Sosaz urri Pausaz jori Gogoz nare Pozez urre Egiaren hegi guztiak, Baina Ezin dira Kalkulatu Ezin dira Kaiolatu Todo
5.
Jackiek dio 04:51
Jackiek dio ez zarela zu, ez duzula izan nahi Telebistak ere dio ez duzula izan nahi Izan zaren animaliak orain zer nahi du zugandik Zer ez duzu ezagutzen zer ez duzu nahi zugandik Dagoeneko ez zara izan zinena Lasai jendeak txalotzen zaitu Munduak besarkatzen zaitu Bakardadean perfektua zinateke Ihes egiteko plan eroetan pentsatzen ari zara Baina oherako bidea da biderik onena
6.
Ikusezina 03:09
Ikus, ikus, ikusezina Zuhaitzen arnasa Loreen malkoak Sasien distira Lurraren taupadak Ikus, ikus, ikusezina Ahaztearen mesedea Hutsaren ziztada Bakartiaren pisua Egonezinaren aldapa Ikus, ikus, ikusezina Mintzatzen denean Ez dugu entzuten Ez dagoenean Ez gara ohartzen Ez dugu izaten kontuan Egongo ez balitz bezala da Noizbait harekin gogoratzean Ahaztu egin beharko agian
7.
Fikzioa da egia bakarra Egia da fikzio bakarra Jendeak gorroto du egia Artea gezurra da baina kontatzen du egia Artea ez da museoetarako ezta egia ere Iraganak irautera egiten du, baina historia ez da egia Dena da posible eta deus ez da egia Edo badakigu egia eta dena da nahasmena Ametsak dira egia bakarra Hor sortzen da errealitatea Ametsak dira egia bakarra Gezurra egia kontatzeko bertze modu bat Gezurra maistream da
8.
Biolentzia zuk erakutsi zenidan Edo nik bakarrik ikasi nuen Biolentzia ez zegoen nire baitan Edo nigan ezkutatuta zegoen Biolentzia da orain gure arteko lotura Banpiro gerra dela dirudi Energia xurgatzen gabiltza Banpiro energetiko pila dabil Tabernan, etxean, denen barrenean Bidegurutzea bihurtu da gurutze Kalean lanean denen bihotzean Banpirizatuta zonbie gisa gabiltza Kalean lanean, tabernan, etxean Banpirizaturik, banpirizaturik Ez naiz zuregana itzuliko berriz Eta ez zara niregana etorriko inoiz Gure frakasoa gure porrota Zergatik gara hain idiota Banpiro biolentoa zara zu, ni ere halakoa naiz
9.
Arratsa egunsenti bihurtu da Madrilgo after zulo honetan Sikarioak burua du azaldu Nor da nor jakitea zail du Bat, bi, hiru, atea ixten baduzu Gauak betirako iraungo du Mundu guztia dantzatzen ari da Kanpoan elurra agertzen hasi da Elurretan dantzan nabalak zorrozten Ardoa odoletan nabigatzen Bat, bi, hiru, atea ixten baduzu Gauak betirako iraungo du Zinbuluka zanbulu Betirako preso Noizbait askatzeko

about

Disko hau 2021eko otsailetik ekainera bitartean grabatua izan da, Atala, Shorebreaker eta etxeko estudioetan.

credits

released September 10, 2021

J.I.E.L dira:
Felix Buff / Bateria, sintetizadoreak
Jaime Nieto / Baxua
Ibai Gogortza / Gitarra
Joseba Irazoki / Ahotsa, gitarra, sintetizadoreak eta zaratak

Johannes Buff / Grabazioa eta nahasketa
Iñigo Irazoki / Atala estudioko grabazioa eta zuzeneko soinua

Pierre Loustaunau / Sintetizadoreak
Antoine Philippe / Baxua “Jackiek dio” kantuan
Théa Guérin / Koroak “Oro” kantuan
Shorebreaker Bar clients/ Koroak ”Sikarioa afterrean” kantuan

Kanta guztiak eta moldaketak Joseba Irazokik egin ditu.

“Ikusezina” kantuaren hitzak Joxi Ubedarenak dira eta “Oro” kantuarenak Gorka Erostarberenak.
“Galtzen ari da” eta “Etorkizuneko nostalgia” Xabier Gantzarainen testuetan oinarrituak dira.
Hitzen zuzenketetan Mikel Taberna eta Beñardo Goietxek lagundu dute.
Hitzen itzulpenak Mikel Taberna.

Ekoizpena: J.I.E.L eta Johannes Buff
Masterra: Golden mastering
Diseinua: Ramon Zabalegi

Buy LP/CD Euskarri fisikoan eskuratu
www.bidehuts.net/wordpress/?p=9828

license

tags

about

bIDEhUTS

bIDEhUTS
76. Posta Kutxa
20300 Irun
Euskal Herria

Gu geu gira geure diskoak sortzen, grabatzen, banatzen eta kudeatzen dituena.

contact / help

Contact bIDEhUTS

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like III, you may also like: